XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Dena den, horrek ez ditu gauza guztiak esplikatzen. Alde batetik, kohorteen teoriak pentsarazi lezakeenaren aurka, tratamendu linealak bakarrik inplikatzen baititu, hasierako hizkiaren lehen hotsa entzun gabe ere ezagut litezke hitzak. Bestalde, ez dira ezinbestean ezagutzen hitz guztiak, hots guztiak entzunda ere; hitz motzak askotan beste bi edo hiru hitz entzundakoan ulertzen dira.

Azkenik teoria horrek ez ditu aintzat hartzen behin-behineko interpretazioak gero zuzenduko direnak, ezta hizperrien tratamendua ere.

Gainera, badakigu behin elementu baten formari antzemanez gero, eskura daudela elementu horrekin lotutako informazio semantiko guztiak. Horixe bistaratu du D.A. Swinne-k (1979) egindako esperimentu irudimentsu batek. Subjektuek esaldi batzuk entzuten zituzten hitz polisemikoak era anbiguoan edo, testuinguruari esker, esanahi jakin batekin erabilita zeudenak.

Egiaztatu zen hizki-hurrenkera bat ingeleseko hitz bezala ezagutzeko denbora gutxiago behar zela (erabaki lexikoaren froga) hitzak heste hitz polisemikoarekin lotura semantikoak zituenean, bai esaldi anbiguoetan, bai anbiguitaterik gabekoetan.

Dena den, testuinguruarekin bat ez datorren informazio semantikoa milisegundo gutxi batzuetan bakarrik egoten da eskueran. Horrek adierazten du begiratu interpretazio posible guztiei begiratzen zaiela, baina testuinguru batean egoki dena bakarrik atxikitzen dela. Testuingurua ez da hiztegiko sarbidean gidari, sartu ondoren du eragina eta komeni den ULaren aukera ezartzen du.

Berrikiago proposatu dira beste eredu batzuk, datu horiei guztiei hobeto egokitzen zaizkienak; susperketaren hedakuntza (Spreading Activation, ikus Dell 1986) eta tratamendu paraleloa (Parallel Distributed Processing, ikus Rumelhart ampamp; =mCc=lelland 1986) dituzte ezaugarri.

Eredu horietan ez dira adimeneko item (multzo finko) batzuk beste item (multzo finko) batzuekin lotzen. Loturek berek eta berauen indar erlatiboak dute benetan garrantzia. Ezagutzaz baliatzea ez da oroimenean informazio egokiak bilatzea; adimeneko elkarloturen sarea martxan jartzea baizik.

Esperientziaren bitartez handitzen dira sare horiek eta doitzen dira loturen indar erlatiboak. Horretan, elkarreragin bereziki naharoan daude era guztietako informazio-iturriak.